Osagaiz 2.1 (2018)

Depresioaren teoria neuroinflamatorioa

Egilea(k):
Lierni Goitia Barrenetxea, Igor Horrillo Furundarena
Gaiak:
Depresioa, Neuroinflamazioa, Mikroglia, Zitokina
Orrialdeak:
14
Zenbakia:
2
Argitalpen-urtea:
2018
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Depresio nagusia asaldura neuropsikiatriko ohikoenen artean dago. Gaixotasun mental honen etiologia eta oinarri fisiopatologikoak azaltzeko hainbat teoria proposatu dira, hala nola teoria monoaminergikoa edo neurotrofikoa. Hala ere, oinarri neurobiologikoak oraindik ez dira ezagutzen, sistema ezberdinen parte-hartzea izanik proposatzen dena. Depresioan hanturaren eta funtzio neuralaren arteko elkarrekintza dagoela frogatzen duten entsegu prekliniko eta klinikoetako emaitzak gero eta pisu handiagoa hartzen ari dira, teoria neuroinflamatorioa indartuz. Horrek proposatzen du depresioan sistema ezberdinetan asaldurak gertatuko liratekeela: ardatz hipotalamiko-hipofisiario-adrenalaren (HPA) hiperaktibazioa (igotako glukokortikoide-mailak eraginez) bai eta sistema immunearen hiperaktibazioa ere, periferiako eta nerbio-sistema zentraleko (NSZ) hanturaren markatzaileen, hau da, zitokina proinflamatorioen mailak handituz. Gainera, depresiodun pazienteetan aurkitu diren periferiako gehiegizko zitokinak garunera igarotzeko gai direla eta depresioan ezagunak diren bide fisiopatologiko gehienei eragiten dietela deskribatu da. Horien artean neurotransmisoreen metabolismoa, funtzio neuroendokrinoa eta plastikotasun edo moldatze neurala daude. Hain zuzen ere, garuneko hanturaren aktibazioak depresioan gertatzen diren asaldura fisiopatologikoen antzeko moldaketak eragiten ditu, faktore neurotrofikoen gutxipena, eszitotoxikotasuna eta horren ondorio den estres oxidatiboa, adibidez. Areagotutako zitokinen kalte kronikoak iraupen luzeko aldaketak dakartza garunaren anatomian eta funtzionamenduan, eta kalteok umorean, kognizioan edo portaeran eragin zuzena izango dute. Hortaz, garunaren endekapen hau sintoma depresiboekin lotzea funtsezkoa da tratamendua aukeratzeko orduan. Izan ere, gaixotasun inflamatorioak dituzten pazienteetan lortutako emaitzen arabera, zitokina proinflamatorioak inhibitzeak gaixoek pairatzen dituzten sintoma depresiboak hobetzen eta pazientearen ohiko tratamendu antidepresiboaren erantzuna hobetzen lagundu dezake. Beraz, garunean gertatzen den hantura eta sistema immunea itu dituzten tratamenduak garatzea aukera bat izan daiteke hantura duten depresiodun pazienteen sintomatologia hobetzeko.

Gako-hitzak: Depresioa, Neuroinflamazioa, Mikroglia, Zitokina

Major depressive disorder is becoming one of the most prevalent neuropsychiatric disorders. Although the etiology or neurobiological bases are unknown, several theories have been proposed such as the monoaminergic or neurotrophic theories. Preclinical and clinical studies showing interaction between inflammation and neural function in depression are becoming increasingly important, supporting the neuro-inflammatory theory. In this regard, depressive disorders have been shown to be related to hypothalamic-hypophysial-adrenal (HPA) hyperactivity (resulting in an elevated glucocorticoid levels) and also a hyperactive immune response. Elevated concentrations of inflammatory markers, such as pro-inflammatory cytokines, have been reported in the central and peripheral nervous systems of depressive patients. Additionally, peripheral cytokines are able to reach the brain and affect most pathophysiological pathways related to depression. These include neurotransmitter metabolism, neuroendocrine function, and neural plasticity or adaptation. Furthermore, brain inflammation is able to induce pathophysiological adaptations similar to those which occur during depression, including reduction of neurotrophic factors, steroidal toxicity and the resulting oxidative stress. Chronic damage caused by cytokines leads to long-term changes in brain anatomy and functioning, consequently affecting mood, cognition and/or behavior. In fact, results obtained in patients with inflammatory diseases suggest that reduced levels of proinflammatory cytokines could help to improve depressive symptoms and may even enhance the response to conventional antidepressant treatments. Therefore, the development of treatments targeting brain inflammation and immune response may be an opportunity to improve the symptomatology of depressed patients.

Keywords: depression, neuroinflammation, microglia, cytokines

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea