Liburua

Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa

Egilea(k):
Jaime Altuna Ramírez, Josu Ozaita Azpiroz
ISBN:
978-84-8438-651-3
SHU:
39
Argitalpen-urtea:
2018
Gaiak:
Antropologia, Arimen Gaua, Halloween, Gau Beltza
Jakintza-Arloak:
Antropologia
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
192

Zer gertatzen da urriaren 31 iluntzean? Gau horren inguruan sortzen ari diren ospakizun berrienganako hurbilpena da honako liburu hau; Arimen Gaua, Halloween eta Gau Beltza izenekin burutzen diren jaietan barneratu gara Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak 2015eko Juan San Martin Bekaren bidez garatutako ikerketa etnografiko honen bidez.

Festa zaharrek bizirik diraute hainbat ibarretan. Festa berriak sortu dira beste zenbait herritan, eta, sumatu dugunez, datozen urteetan gehiago sortuko dira erakargarritasun handiko elementuak biltzen dituen jaia baita: gozokiak, gaua, beldurra, kalabazak, mozorroak …

Haurrek kaleak hartzen dituzte urriaren 31ko arratsetan eta haien bizipen eta gogoetak bildu ditugu. Ospakizunetan haien ondoan izan gara eta haien ahotsak entzun nahi izan ditugu. Horrekin batera, helduen haurtzaroko kontakizunak jaso ditugu, ospakizun hauetan egon den bilakaera aztertzeko. Ameriketako Halloween jaiaren ahotsak gure belarrietara iritsi aurretik, udazkeneko arratsalde ilunetan kalabaza arimadunek euskal herrietako bide-bazterrak argitzen baitzituzten.

Jaime Altuna eta Josu Ozaitari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea