Liburua

Ikerkuntza Operatiboari begirada praktikoa ematen

Ikerkuntza Operatiboari begirada praktikoa ematen liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Juan Carlos Soto Merino, Aitziber Unzueta Intxaurbe, Inmaculada Lecubarri Alonso, Luis Martín Yague, Maria Begoña García Ramiro
ISBN:
978-84-8438-637-7
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2017
Gaiak:
matematika, Ikerkuntza Operatiboa
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
167

Liburu hau Ikerkuntza Operatiboa ikasi nahi duen edozein pertsonari zuzenduta dago, bereziki ikasketa teknikoetako ikasleei.

Ikerkuntza Operatiboa gai desberdinak elkartzen dituen nahasketa bat da, konplexuak diren eta sarritan konexio gutxi duten gaiak, alegia. Liburu honen helburu nagusia oinarrizko kontzeptuak argitzea eta alor honetako aplikazioak aztertzea da, horretarako kasu praktiko ugari erabiliz. Kapitulu bakoitzean ebazpen-metodo desberdinak azaldu eta metodo bakoitza garatzeko kasu praktikoak planteatzen dira. Ariketa praktiko horiek aztertu eta ebatzi egiten dira, eta ebazpena ahalbidetzeko, sarritan, EXCELek duen Solver tresna edota PHPSimplex programa erabiltzen dira. Bukatzeko, ebazpena lortu ondoren, lortutako emaitzak aztertu eta ondorioak ateratzen dira.

Ikerkuntza Operatiboari begirada praktikoa ematen izeneko liburu hau irakurlea Ikerkuntza Operatiboaren mundu zabalean sartzean hari gidaria izatea espero dugu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea