Liburua

Enpresaren ekonomia eta zuzendaritza: Teoria eta praktika

Egilea(k):
Iñaki Heras Saizarbitoria
ISBN:
84-8438-047-5
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2004
Gaiak:
Enpresa, Ekonomia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
600

Esku artean duzun liburukote hau enpresaren ekonomia eta zuzendaritzari buruzko eskuliburu nahiko tradizionala duzu. Ondoko gai hauek jorratzen dira, besteak beste: enpresaren ingurunea, antolaketa, finantzak, ekoizpenaren edo eragiketen zuzendaritza, marketina, giza baliabideen kudeaketa eta kalitatearen kudeaketa. Ordea, eskuliburuak baditu -hala uste dugu behintzat- zenbait ezaugarri berezi. Batetik, liburuan zehar une bakoitzean aztertzen diren kontzeptu teorikoak, baita oinarrizkoenak ere, gaiari buruzko kasu, adibide, testu osagarri, ariketa eta irudien bidez ahalik eta gehien osatzen saiatu gara. Bestetik, azpimarragarria da aipatu kasu, testu eta adibide horiek nazioarteko enpresa-mundukoak ez ezik, gure enpresa-mundutik ateratakoak ere izan daitezen egin dugun ahalegin berezia. Era berean, enpresaren funtzio edo sistema guztiek elkarrekin duten erlazio handia azpimarratzen saiatu gara testuan.

Halatan, eskuliburu hau interesgarria eta erabilgarria izan daiteke -hori espero dugu behintzat- enpresaren administrazioari edo antolaketari buruz ikasgairen bat ikasi behar duen unibertsitateko edozein ikasle eta irakaslerentzat. Bereziki, jakinekoa da hori, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza eta Ekonomia ikasketak egiten dituzten horientzat; baina ez soilik horientzat; izan ere, ezaguna denez, ikasleek gero eta uni-bertsitate-ikasketa gehiagotan jasotzen baitituzte eskolak gai hauei buruz (Erdi-mailako eta Goi-mailako Ingeniaritzan, Lan Harremanetan, Zuzenbidean, Soziologian edota Humanitateak eta Enpresa ikasketetan, besteak beste).

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea