Berriak

Laura Maioz: “Arkitekturak, gure eguneroko bizimoduarekin oso lotuta egonik, zuzenean eragiten digu”

Aldiriren erredakzio kontseiluan sartu berria da Laura Maioz Basterretxea. Berari ere galdetu diogu Aldirik 10 urte hauetan jokatutako paperaz zein aldizkariaren etorkizunaz.

 

Nolatan animatu zara Aldiriko erredakzio-kontseiluan sartzera?
Ianire de Andres “aldirikideari” aipatu nion oso proiektu interesgarria iruditzen zitzaidala eta, inoiz parte hartzeko aukerarik izanez gero, gustura hartuko nukeela parte. Aurtengo udan erredakzio-kontseiluan pertsona bat behar zutela-eta proposatu zidanean, ez nuen bitan pentsatu.

Zure ustez zein paper jokatzen du Aldirik?
Aldirik arkitekturarekin lotutako askotariko gaiak jorratzen ditu, eta euskaraz egiten du. Komunitate jakin baten beharrei erantzuten die: arkitekturaren (eta abarren) gainean ikertzen dabiltzanei beren lanak euskaraz argitaratzeko plaza bat eskaintzen die eta, aldi berean, irakurleei ere aukera ematen die gai horiei buruz hausnartzeko edota ikasteko. Testu zientifikoez gain, bestelako artikuluak ere plazaratzen ditugu; gaiak hainbat ikuspuntutatik lantzen saiatzen gara. Garrantzia ematen diogu testu akademikoak unibertsitatetik haratago zabaltzeari; arkitekturak, gure eguneroko bizimoduarekin oso lotuta egonik, zuzenean eragiten baitigu. Nolabait, plano teorikoa eta praktikoa uztartzeko tresna bat da Aldiri.

Etorkizunera begira, zein erronka ditu?
Uste dut erronketako bat Aldiri osatzen duen komunitatea indartzea dela; horretarako, ikerlariak bezain beharrezkoak dira irakurleak, arkitekturarekin zuzenki zein zeharka lotutakoak. Sare hori indartu eta zabaltzea ez da lan makala eta, horretarako, lantaldearen lanaz gain, UEUren babesa beharrezkoa da. Egia esan, lehen 10 urte hauetan egindako lana kalitate handikoa iruditzen zait; aurrerantzean ere maila berean jarraitzea lorpen handia litzateke.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea