Berriak

Anartz Ormaza: “Arkitekturaren aldirietara oraindik ere gehiago zabaldu beharrean gaude”

UEUren arkitektura sailburua izateaz gain, Anartz Ormaza Ugalde Aldiri aldizkariaren parte da ia hasieratik. Erredakzio kontseiluko kide izaten jarraitzen du gaur egun.

Aldirik 10 urte bete ditu. Urte hauetan zein paper jokatu du Aldirik zure ustez?
Askotan esaten dugun moduan, Aldirik ezinbesteko papera jokatzen du arkitekturaren arloan, gurean. Arkitekturari buruz euskaraz argitaratzen den aldizkari bakarra da; eta hortaz, aukera ematen du euskaraz egiten ari diren ikerketak ezagutzeko, zabaltzeko; gure inguruko eta kanpoko proiektu interesgarriak ezagutzeko...Baita ere lantzen ditugun gaietan aditu direnei elkarrizketak egiteko. Beti ere, euskaraz. Badakigu eremu batzuetan aldizkaria aintzakotsat hartzen dela, eta askotan esaten digute aldizkariaren diseinua asko baloratzen den puntu bat dela. Hori ere azpimarratuko nuke. Zenbaki bakoitza monografikoa izanda, azken 10 urte hauetan Aldirik hainbat gai jorratzeko aukera eman digu, jendeari hainbat alor gerturatu dizkio; eta hein batean, ikertzaile, idazle eta irakurle sare txiki bat josi du, gure mundu txiki honetan oso balioan jartzekoa dena.

Etorkizunera begira, zein da erronka nagusia?
Ez dira gutxi (ez eta makalak ere) Aldirik dituen erronkak. Beharbada zabalkundean dugu erronka nagusia. Asko lantzen dugun aldizkaria da. Ale bakoitza mimo handiz landu eta kudeatzen da; eta sarritan zalantza sortzen zaigu nahikoa baloratzen edo zabaltzen ote den emaitza. Jakin badakigu sektore batzuetan oso begi onez ikusten dela aldizkaria eta horrek asko pozten gaitu. Hala ere publiko txikira heltzen denaren sentsazioa izan badugu eta gustatuko litzaiguke euskal kulturaren sarean presentzia handiagoa izango balu. Badakigu ez dela erraza, kontziente gara gurea nahiko eremu txikia dela, baina arkitekturaren aldirietara oraindik ere gehiago zabaldu beharrean gaudelakoan gaude; eta hori izango da hemendik aurrera landuko dugun bideetako bat.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea