Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Jose Inazio Imaz: “Hezkuntzak eraldaketa soziala bultzatu beharko luke eta bultzatu dezake”

2020-03-24

Jose Inazio Imaz Bengoetxearen “Hezkuntzaren Soziologia” liburua argitaratu du UEUk. Soziologiak hezkuntzaren azterketa zientifikoari eginiko ekarpen nagusiak jasotzen ditu liburuak eta hezkuntza-gizartea harremana aztertzen du. Imaz soziologian doktorea da eta 1999tik Hezkuntzaren Soziologia ikasgaia irakasten du UPV/EHUn.

 

Libe Mimenza: “Euskarak eta hedabideek ingurune digitalean ebatziko dute bere biziraupena”

2020-03-12

Uztaro giza eta gizarte zientzien aldizkariaren 111. alean “Euskarazko komunikabideen aukerak sare sozialetan: LIKEly” izeneko artikulua argitaratu zuen Libe Mimenza Castillo NOR ikerketa taldeko ikertzaileak. Bere ikerketa lanaren gainean gehiago jakin asmoz hurbildu gara beregana.

 

 

Asier Larrinaga: “Telebista lehen lerroko eragilea da euskararen lantze funtzionalean”

2020-02-06

“Euskararen normalizazioa: ikuspegi orokorra eta Euskal Telebistaren kasu partikularra” izeneko liburua argitaratu dute UEUk eta UPV/EHUk koedizioan. Asier Larrinaga Larrazabal EiTBko Euskara Zerbitzuaren buruak hedabideen normalizazio-eginkizunari buruzko oinarri teorikoetatik abiatuta, euskara biziberritzeko prozesuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du bertan; eta horren barruan, Euskal Telebistak orain arte izan dituen betekizunei buruzko datuak biltzen dira.

 

 

“Problemak ebazteko gauza izatea gaitasun matematikoaren adierazle nagusia da”

2020-01-21

“Lehen Hezkuntzako irakaslegaientzako problemak: Aritmetika eta Aljebra” izeneko liburua argitaratu du UEUk UPV/EHUrekin koedizioan. Ane Izagirre Korta eta Joxemari Sarasua Fernández matematikari eta UPV/EHUko irakasleak dira egileak.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea