Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

Asier Garcia: “Rockak kapitalismoaren barruan eboluzionatu du; justu eredu horrek dituen kontraesanak, akatsak eta gehiegikeriak kritikatuz”

2020-05-18

Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 113. zenbakia doan jaisteko moduan jarri du UEUk. Bertan, besteak beste, rockaren bilakaera aztertu du Asier Garcia Lupiola UPV/EHUko Ekonomia eta enpresa fakultateko irakasleak eta zuzenbidean doktoreak; “rockaren bilakaera nazioarteko testuinguru ekonomikoan"

 

 

Apirilaren 23an UEUren liburuak erdi prezioan

2020-04-20

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna da eta UEUk bere liburuak erdi prezioan eskuratzeko aukera emango du.

Alexander Martinez: “Fikzioak ezin du inoiz guztiz ihes egin errealitatetik”

2020-04-07

Aldiri Arkitektura etabar aldizkariaren azken alean “Fikzio hiriak” izan dituzte mintzagai. Horren harira “Zer ezkutatzen dute fikzioak eraikitako hiriek?” izeneko artikulua idatzi du Alexander Martinez Iturria arkitekto eta idazleak. “Iraumen” izeneko ipuin bildumarekin Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen Martinezek 2018an eta iaz argitaratu zuen lana. Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Fikziozko hiri bat.

 

Martxel Aizpurua: “Batek baino gehiagok gizarte perfektua irudikatu du erleengan”

2020-04-02

Martxel Aizpurua Agirre biologo, hiztegigile eta erlezainak “Erleekin solasean” liburua argitaratu berri du UEUrekin. Aizpurua aitzindaria izan zen biologia euskaraz lantzen. UEUko Natur Zientziak saileko sortzaile eta dinamizatzaile nagusietako bat izan zen.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea